Alecop, S.Coop.

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Konpainia

Nor garen?

Eskolatik empresara, hezkuntza eredu arrakastatsua

Alecop, S. Coop. Corporación Mondragón osatzen duten enpresa ugarietako bat da. Bere jarduera nagusietakoa hezkuntzaren kalitatea hobetzeko proiektuak eta produktuak garatu eta eskuratzea da.
Kanpoan hezkuntza proiektuak garatzen nagusi den enpresa duzu Alecop, Corporación Mondragón-ren baitan eta estatu espainiarrean baliabide didaktikoen fabrikatzaile nagusia gainera.

Alecop-ek Korporazioaren eskarmentuan oinarritzen du bere ezagutza, beste iturri batzuen artean; izan ere Oinarrizko Heziketako Zentroak, etengabeko Prestakuntzarako Zentroak, Hizkuntzak Irakasteko Zentroak, Ikerketa Aplikatuko Zentroak, Enpresak Ernetzeko Zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Mondragón Unibertsitatea daude Grupo Mondragón-ren barruan. Unibertsitateak hiru fakultate ditu: Goi Eskola Politeknikoa, Enpresa Zientziek Fakultatea eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

Zer egiten dugu?

Alecopek, bere Hezkuntza Dibisiotik

  • Hezkuntza arloko diagnostiko eta aholkularitza lanak egiten ditu.
  • Hezkuntza proiektuak diseinatu, exekutatu eta ebaluatzen ditu.
  • Kurrikuluma diseinatu eta garatzeko planak eta irakasleak prestatzekoak egiten ditu.
  • Baliabide didaktikoak diseinatu eta garatzen ditu: ikasgelako heziketa- partehartzeko proposamenetik hasi eta proposamen horiei ekiteko beharrezko diren ekipamenduetara.Eta hori guztia "Eskola - Gizartea - Lan mundua" multzoa ikuspegi integral batean hartuta.
Alecop-ek hainbat I+G talde ditu, irakaskuntzako eta produkzio sistemako profesionalekin etengabeko harreman estuan lan egiten dutenak. Harreman horrek leku pribilegiatuan jartzen gaitu gizarteak heziketa-enpresa aldetik dituen beharrak ezagutzeko.

Kalitatea

cal17 Kalitatea egiaztagiri hutsa baino gehiago da guretzat. Zerbitzen dugun jendearekiko konpromisoaren emaitza da, hezkuntzaren arloko profesional askok gugan jartzen duten konfiantzaren fruitua.
certificado de calidad Lan onaren aldeko gure jarrera, hezkuntza kalitatea hobetzeko

Gure konpromisoekiko lehiakor eta zintzo sentitzen gara, zinez.

Horri dagokionez, esan beharra dago kalitatearekin kezkaturik dagoen enpresa dela Alecop eta hori agerian geratu da, Hezkuntzaren Ingeniaritzako ISO 9001 eta Instalazio elektrikoetako ISO 9002 arauen arabera inskribatutako enpresen taldeko kide baita Alecop.

title Filter     # erakutsi 
# Artikuluaren izenburua Ikustaldiak
1 Gure Bezeroak 3931